Gipuzkoako Eraikuntza
Aurrerapausorik ez hirugarren negoziazio mahaian

Gipuzkoako erakintzako hirugarren negoziazio bilera izan da gaurkoan eta bertan izan da ELA, %74ko ordezkaritza duena. Sindikatuak salatu du Adegiren proposamenak ez direla nahikoak eta bi gai baino ez dituela jorratu patronalak. Izan ere, Adegiren azken proposamenak KPIko soldata igoera eta kategoria berriei buruz baino ez du hitz egiten. ELAren iritziz, KPIko soldata igoera gutxiegi da, sektorea egoera ekonomiko on batez gozatzen ari delako. Eta horrez gain, ezinbeztekotzat jo du lanaldi murrizketa. Gainera, patronalak ez ditu aipatu ere egin langileen aldarrikapen asko, besteak beste, subrogazio eskubidea, ABLEen ezabatzea, txanda kontratua etab.
ELAk gehitu du patronalak absentismoaren inguruan egindako irakurketak militantzia haserretu duela. Bide beretik, gogorarazi du sektorean lan prebentzio eskasa dagoela eta gaixotasun eta istripu larri asko bizi dituztela. Horren aurrean, prebentzio neurri egokiak exijitu ditu.