Aurrerapenik ez Gipuzkoako eraikuntza alorrean

2018/04/20
Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena negoziatzeko laugarren bilera ospatu da Donostian. Patronalak edukietan aurrera egiteko borondaterik ez duenez, eta hurrengo bilera maiatzaren 4an izango dela kontuan izanik, ASCONGI-ADEGIri galdegiten diogu ekar dezala sektoreko langileen beharrizanak asetzeko moduko proposamen bat. Hala ez bada, erantzuna antolatzen hasi beharrean izango gara eta mobilizazioekin erantzungo dugu. ELAren esanetan patronalari aurre egiteko modurik egokiena greba da.