Aurrerapenik ez Gipuzkoako Metalgintzaren bosgarren bileran #EutsiTaTira

2020/09/16
Gipuzkoako metalaren hitzarmena berritzeko bosgarren bilera egin da irailaren 16an. Azken hitzarmenaren indarraldia 2010-11 urteetarako zen; horregatik, gaur egun, Gipuzkoako metalean badira duela hamarkada bateko baldintzak dituzten langileak.

Aurreko bileran, Adegik honako eskaintza hau helarazi zuen:

  • 4 urteko indarraldia duen hitzarmena, 2020-23.
  • KPIren soldata-igoera, bai tauletan bai soldata errealetan, indarraldiko urte bakoitzerako.
  • Lizentziak hobetzea eta edoskitzeko eskubidea aplikatzea.
  • 49. artikulua aldatzea, lan-baldintzen funtsezko aldaketari dagokionez, soldata-zenbatekoaren aldaketak kolektiboak direnean soilik akordioaren bitartez onartuko dira.
  • Lanaldia murrizteari eta aldi baterako ezintasunengatiko osagarriak negoziatzeari ezezkoa azaldu du.
  • Aurreko bileretatik, hitzarmenari ultraktibitate mugagabea emateko planteamendua mantentzen da.
  • Lan baldintzen inaplikazioa soilik akordioaren bitartez egikaritzea eta sektoreko hitzarmena
  • Estatuko hitzarmenarekin alderatuta aplikatzeko lehentasuna saihestuko duen klausula bat sartzeko planteamendua. Era berean, 2012-19 aldirako taulak eguneratzeko proposamena, % 8,8ko igoerarekin.

ELAren ustez, aipatutako eskaintza aurrerapausoa zen, baina ez zen nahikoa. Bileran ELAk berriro azpimarratu du ezinbestekoa dela subrogazio-eskubideari heltzea, prekarietatea modu estrukturalean pairatzen dutenei, hala nola azpikontratetako langileei, egonkortasuna emateko. Enpresen kontratazio zuzena bultzatuko duten neurriak eta genero-berdintasunaren aldeko neurri eraginkorrak ere eman behar dira.

Bosgarren bilera honetan Adegik ez du proposamen berririk egin. Bilerak ez du aurrerapausorik eman. Ezinbestekoa da hurrengo bileran irailaren 25an patronalak lehen aipatutako gaiak jorratzea, negoziazioari bultzada bat emateko.