Auzitegi Nagusiak Aernnovaren kaleratzeak baliotu ditu, enpresak Portugalen eta Berantevillako lantegian hazten jarraitzen duen bitartean

2022/03/31
Auzitegi Gorenak, 2022ko martxoaren 16ko epaian, Aernnova enpresak egindako 80 pertsonaren kaleratze kolektiboa baliotu du, krisiaren egiturazko izaera egiaztatutzat joz eta kausa produktiboa pandemiaren aurreko egunetan kokatuz. Horretarako, alde batetik, 2014ko ABEE batean eta 2015eko kaleratze kolektiboko proposamen batean oinarritzen da, biak ere pandemia aurretik akordioarekin amaitu zirenak, eta bestetik, aeronautikako sektorea 2024/2026ra arte berreskuratuko ez dela adierazten duen txosten tekniko baten aurreikuspenetan ere oinarritzen da epaia.

Beraz, epaiak ez du kontuan hartu enpresak 2019ko abenduaren 31n egindako kudeaketa- xosten bateratuak berak jasotzen duela honakoa: enpresa erabateko okupazio egoeran zegoela 2019aren amaieran, eta gainditutzat jotzen zuela 2015ean hasitako sektorearen krisia. Gure ustez, pandemia agertu arte, enpresaren ekoizpen egoera orekatua zen, eta pandemia iritsi arte ez zen enplegu erregulazioko espedientea planteatu, eta, beraz, ez zen zertan hartu behar oinarritzat.

Gainera, 2022an bere negozioa hedatu du Aernnovak, Portugalen sektoreko bi enpresa erosita eta Berantevillan langile gehiago kontratatu ditu; agerian uzten du sektore aeronautikoaren 2024/2026ra arteko krisiaren iraupenaren aurreikuspenak, epaiaren oinarri direnak, ez zirela egokiak.

Beste behin ere, agerian geratu da kaleratzeak erraztu zituen Rajoyren lan- rreformak, lan agintaritzaren onarpena ezabatuz, eta Sanchezen egungo gobernuak hura indargabetu ez izanak, kaleratze horiek gertatzea ahalbidetzen duela.

Orain inoiz baino gehiago, langileen eskubideak bermatuko dituzten legeak eskatzen ditugu. ELAk berresten du borroka sindikalaren bidez soilik defendatu ahal izango direla lanpostuak eta langileen eskubideen defentsa eraginkorra egin ahal izango dela.