CIE LEGAZPI
Batzordeak hitzarmena ez betetzea, azpikontratazio planak eta enplegu galera salatzen ditu

CIE Legazpiko Enpresa Batzordeak enpresaren enplegu suntsiketa politika salatu du. Zehazki, ohartarazi du errelebo-kontraturik ez duela egin nahi eta, aldi berean, enpleguari eusteko akordioa ez duela bete nahi. Gainera, enpresak gero eta zeregin gehiago azpikontratatzeko asmoa du. Politika horrek 50 lanpostu galtzea ekarri du azken urteotan.
Batzordearen ustez, enpresaren asmoak geldiarazten ez badira, 25 enplegu inguru gal litezke CIE Legazpiko lantegian, “enplegagarritasun galera nabarmena izango litzatekeena Legazpin eta inguruan”. Plantillak elkarretaratzea egin du enpresaren instalazioen aurrean eta datozen asteetan mobilizatzen jarraituko du.
CIE Legazpik 198 langile ditu, automobilgintzarako forjaketan dihardu eta CIE Taldearen barruan dago. Enpresa-batzordea ELAko 8 ordezkarik eta LABeko batek osatzen dute.