ATDL logistikoa (Arcelor Etxebarriko azpikontrata)

Behin-behinekotasunaren eta prekarietatearen aurkako lehen greba eguna

2025/07/01
ATDL Logística egoitza soziala Valentzian duen enpresa bat da, eta urteak daramatza ABLE bidezko kontratazioaz abusatzen. ELAk greba deitu du enpresak inposatzen duen kontratazio prekarioko politika amaitzeko; lanuztearen jarraipenak eragin handia izan du.

ATDL Logistica Arcelor Mittalek Etxebarrin duen lantegian zerbitzuak ematen dituen kontratetako bat da. Enpresaren kontratazio-politika ABLEen bidezko kontratazioak gehiegikeriaz erabiltzean oinarritzen da. ATDLk zuzeneko 47 langile ditu, eta 17 ABLEek kontratatuta modu estrukturalean, % 35. ELAk hiru ordezkari ditu enpresa nagusian, eta ABLEko ordezkaria ere ELAkoa da.

Prekarietate egoera horren aurrean, ELAk greba deitu du uztailaren 1erako, txanda bakoitzeko lau orduko lanuztea. Uztailaren 3an greba dago deituta egun osorako. Gatazka konpontzen ez bada, uztailaren 7tik 13rako astean ere grebarako deia egingo da.

ELAk salatu du ArcelorMittalen errealitate prekarioak onartezinak direla, eta multinazionalak berak onartzen eta baimentzen dituela. Horregatik, ELAk eskatu du Etxebarriko plantako kontratazio prekarioarekin amaitzeko.