TUBOS REUNIDOS (AMURRIO)
Beste ABEE bat ezarri nahi dela salatu du ELAk
ELAk du batzordean gehiengoa (ELA 8, UGT 5, LAB 4, ESK 2, CCOO 2), eta enpresaren 2023ko itxierako emaitza ekonomikoen zain -irabazi handikoak izatea espero direnak- uste du enpresak bere estrategiari eutsi diola. Hau da, aldi baterako enplegu espedienteez baliatu nahi du langileen baldintzak ahultzeko, eta etekinak maximizatzeko.
Gogoratu behar da Tubos Reunidos enpresak 54,5 milioiko irabazi garbia izan zuela 2023ko lehen seihilekoan, iazko aldi berean baino 52 milioi gehiago. Negozio zifra 333 milioira iritsi zen, aurreko urtean baino % 36 gehiago. Azkenik, Tubos Reunidosek % 160ko errebalorizazioarekin itxi eta lideratu zuen burtsa 2023an.
ELAk salatzen ditu horrelako enpresa estrategiak, galerak sozializatzen dituelako eta etekinak pribatizatu. ELA izan zen aurreko ERTEaren aurkako helegitea jarri zuen sindikatu bakarra, eta Gasteizko lan arloko epaitegiaren epaiaren zain dago. ELAk konpromisoa hartzen du ABEE berri honetan Tubos Reunbidos enpresako langileen interesak defendatzeko eta enpresaren zikoizkeria salatzeko.