Bizkaiko gasolina-zerbitzuguneetako langileen mobilizazioa
2022/02/14

Bizkaiko gasolina-zerbitzuguneetako langileak Bilbon mobilizatu dira patronalari sektorearen aldarrikapenak jasoko dituen hitzarmen bat eskatzeko. Orain arte hitzarmena negoziatzeko hainbat bilera egin dira, baina patronalaren eskaintza, bai soldatei bai lan-baldintzei dagokienez, ez da nahikoa. Hori dela eta, langileek mobilizatzea eta kalera ateratzea erabaki dute.
Hauek dira ELAk hitzarmena sinatzeko eskatzen dituen gutxienekoak:
- KPI+3
- Ez APLIKATZEKO KLAUSULA (sinatzen denaren edukia bermatzen duen testu bakarra); klausula hori gabe, enpresek hitzarmenetik DESKOLGARATZEKO aukera dute, legean idazten diren parametroetan.
- Hitzarmenaren indarraldia, beste hitzarmen bat sinatu arte.
- Hobekuntzak LAN-BALDINTZETAN: lizentziak, baimenak, etab.
Orain arte, patronalak EZ esan die eskakizun horiei guztiei. Testuinguru horretan, ELAk uste du mobilizazioa ezinbestekoa dela patronalari presioa egiteko eta proposamena hobetzeko exijitzeko.