Bizkaiko metalaren negoziazio batzordea eratu da

2021/11/29
Azaroaren 29an, ELAren ekimenez -sektoreko sindikatu nagusia da-, Bizkaiko metalaren sektoreko hitzarmenaren negoziazio mahaia eratu da. Hurrengo bilera 2022ko urtarrilaren 11n izango da, eta bertan, aldeek beren aldarrikapenak aurkeztuko dituzte. ELAk iragarri duenez, datozen asteetan sektoreko militanteekin bilduko da bere aldarrikapenak eztabaidatu, forma eman eta zehazteko.

ELAk azpimarratu du sektorean sortzen den aberastasuna banatzea eta prekaritatea ezabatzea negoziazioaren oinarrizko elementuak izan behar direla. Ildo beretik, sektoreko emakumeen interesei zentralitatea emango diela ziurtatu du, elementu berritzaileak gehituz.

Honako hau izango da mahairen ordezkaritza:

ELA % 40,05
CCOO % 25,18
LAB % 21,57
UGT % 13,20