Bizkaiko Metalean ekainerako deituta dauden lau egun grebei eutsi diete sindikatuek

2019/06/03
Bizkaiko metaleko negoziazio-mahaia berriro bildu da; maiatzaren 23ko greba arrakastatsuaren ostean egin den lehen bilera izan da hau. Gogoratu, grebak langileen %80aren babesa jaso zuela; Bilbon egindako manifestazioan, berriz, 15.000 lagun inguru batu ziren.

Sindikatuen oharra:

FVEM patronalak gaur erantzuna eman behar zion lau sindikatuok mahai gainean jarri genuen plataforma bateratuari, eta batzarra amaitu delarik, esan dezakegu badaudela mugimenduak, baina FVEMek egindako proposamena oso urria dela, sindikatuon eskarietara hurbildu ere ez baita egiten. Hain zuzen, Bizkaiko metalean deituta dauden gainerako greba egunei eutsi egingo diegu.

Nolanahi ere lau sindikatuok (ELA, CCOO, LAB eta UGT) sakonago aztertuko dugu gaur goizeko bilera, eta bihar BECen atean emango dugun prentsaurrekorako deialdia egin nahi dizuegu. Han emango dugu gaurko bileraren inguruko iritzia, eta bilkura bat egingo dugu azpikontratazioa salatzeko zein Bizkaiko metalerako hitzarmen duin bat eskatzeko.