GIPUZKOAKO METALA

Bizkaiko Metaleko hitzarmenaren edukietan oinarritutako soldata eskaintza egin du Adegik

2023/03/15
Gaurko Gipuzkoako metaleko mahaiaren laugarren negoziazio bileran, Adegi patronalak oraindik ez du proposamenik egin lanaldi murrizketari buruz, ezta aldi baterako ezintasunaren hobekuntzei, lizentziei eta hitzarmeneko beste atal batzuk hobetzeari buruz. Patronalak soldata eskaintza zehaztu du, eta adierazi du Arabako eta Bizkaiko hitzarmenetan adostutakoa hobetzen ari dela. Jazarpenaren aurkako protokolo proposamen bat ere helarazi du, sindikatuek aztertu beharko dutena. Adegik soldata eskaintza zehaztu du, eta adierazi du Arabako eta Bizkaiko hitzarmenetan adostutakoa hobetzen ari dela. Jazarpenaren aurkako protokolo proposamen bat ere helarazi du, sindikatuok aztertu beharko dutena.

Honako soldata proposamen hau egin du patronalak:

- 2023: %4,5 2024: %3 2025: %2,5 2026: %1,5.

Igoera hori tauletako soldatetarako da, eta ez benetako soldatzentzat (handiagoa eta gehiengoa direnak). Beraz, Bizkaiko metalaren formulari jarraituz, taulak gainditzen dituzten soldatak %75 igoko dira tauletako kopuruetan, Gipuzkoako metalaren egungo testua baino nabarmen okerragoa izango dena. Epealdia amaitzean, KPIaren igoerak kopuru horiek baino handiagoak badira, aldea eguneratuko da, baina tauletako soldatetarako bakarrik eta atzerapenik sortu gabe.

ELAren ustez, proposamena ez da nahikoa. Adegik Araban %3 tauletan 2023an, %0 errealetan) eta Bizkaian (%4 tauletan, %75 gutxieneko bermean) sinatutako eduki oso pobreez baliatu nahi du Gipuzkoan erreferentzia izan daitezen.

ELAk azpimarratu nahi du beharrezkoa dela KPI historikoaren erreferentziari eustea, lanaldia murriztearen alde egitea, lan istripuetan eta gaixotasun profesionaletan aldi baterako ezintasunagatik osagarria onartzea eta, azken batean, eskubideak dituen eta inolako diskriminaziorik gabeko sektorea lortzea.

ELAren ustez garrantzitsua da jakinaraztea mahaian dauden sindikatuek bilera bat egin dutela helburuak partekatzeko. ELA prest agertu da gutxieneko edukien akordio bat lortzeko, hitzarmen berri bat lortze aldera. Sindikatuaren ustez, akordio horrek langileen posizioa indartuko luke. Zoritxarrez, eta beste negoziazio batzuetan gertatu den bezala, erantzuna ezezkoa izan da. Edukietan batasuna lortzeko lanean jarraituko du ELAk, hala ere.