Bizkaiko metaleko langileek Bilboko kale nagusiak bete dituzte

ELAk adierazi du pilota berriro FVEMen teilatu gainean dagoela, ekainaren 17ko bilera hurbiltzen ari denean; enpresarioek maiatzaren 10eko plataforma ontzat eman behar dute, bertan jasotako edukiak funtsezkoak baitira sortzen ari den aberastasuna modu justuan banatzeko eta prekaritateari aurre egiteko (subrogazio eskubidea, aldi baterako kontratuen eta ABLEen kontrola...).
FVEMek erantzun positiborik ematen ez badu ekainaren 20 eta 21ean berriro ere produkzioa geldiarazi eta kaleak beteko dituztela azpimarratu du sindikatuak.
ELA, CCOO, LAB eta UGTren aldarrikapenak:
-
- 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerakinen ordaina.
-
- Inolako kasutan ez dio langile batek enpresari itzuliko `aurrerapen gisa´ jasotako igoerarik, hauek hitzarmenean adostutakoa gaindituz gero.
-
- Igoerak tauletan eta soldata errealetan ezarri behar dira sektorean lan egiten duten behargin guztientzat. Soldata eskaria: Hitzarmenaren iraupen urte bakoitzeko KPI+2 tauletan eta KPI+1 soldata errealetan.
-
- Subrogazio eskubidea.
-
- Lan erreformaren aurkako blindajea: Lan baldintzak ez aplikatzearen aurkako klausula eta ultraaktibitatea mugagabea.
-
- 8 orduko lanaldi murrizketa.
-
- Aldi baterako kontratuak eta ABLEek kontratatzeko aukera mugatzeko neurriak. Kontratuetan iruzur egiten duten enpresetan malgutasuna aplikatzeko mugak.
-
- Sektorean genero berdintasuna areagotzeko neurri efektiboak.
-
- Lan osasuna lehentasun izateko helburuan aurrerapausoak.
-
- Hitzarmenaren edukia 2019 urtera egokitu, azken negoziaziotik hona izan den edozein eskubide hobekuntzat aintzat hartuz. Hizkuntza sexista zuzendu.