Bizkaiko metaleko patronalak negoziatu gabe jarraitzen du, grebaren atarian

2022/06/15
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek salatu dute Bizkaiko metaleko patronalak, FVEMek, ez duela negoziatu nahi, Bizkaiko metaleko greba hasteko astebete falta denean -ekainaren 23, 30 eta uztailaren 1erako dago deitura-. Argi utzi du, beste behin ere, gaur, ekainak 15, egin den bederatzigarren negoziazio bileran. Izan ere, patronalak ez du bileran aurrez aurre parte hartu eta ez du planteamendu berririk egin. Sindikatuek arduragabetzat jo dute jarrera hori eta greba egiteko beharra berretsi dute.

Era berean, beste bilera bat deitzeko gonbita egin diote FVEMi, negoziaziorako proposamenik duenean.