BIZKAIKO ARTE GRAFIKOAK
Bost greba egun gehiago hitzarmen berri bat lortzeko
Hitzarmen berriaren negoziazioan ez dago aurrerapausorik; apirilean, maiatzean eta ekainean deitutako zazpi greba egunak gorabehera eta abuztutik hona hiru Negoziazio Mahai ospatu diren arren. CEBEK patronalaren eta langileen arteko jarrerak urrun jarraitzen dute. Horregatik, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste bost greba egun deitu dituzte urriaren 29, 30, 31rako eta azoraren 4 eta 5erako.
Bizkaiko Arte Grafikoetako langileek hamar urte baino gehiago daramatzate Hitzarmen Kolektiborik gabe; aurrekoa 2011n iraungi baitzen. Aldarrikapen nagusiak dira azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak egotea, beste hobekuntza batzuen artean.
Sindikatuek negoziazioa blokeatzeko jarrera bertan behera uzteko eskatu diote CEBEKi. Datorren urriaren 15ean sektoreko patronalak aukera berri bat izango du Negoziazio Mahaian.