CCOO, LAB eta ELAk PCB-ITPren krisia koiunturala dela berretsi dute, AEBB inpugnatzeko epaiketaren egunean

Azpimarratu dutenez, zuzendaritzak defendatzen duenaren aurka -ERTEa aurkeztu zuenean egiturazko krisi bati aurre egin behar ziola ziurtatu zuen-, sektoreak pairatzen zuen krisia pandemiak eragindako mugikortasun-murrizketen ondorio zen, eta, beraz, kointurala zen. Hala jasotzen dute lan-agintaritzaren, sindikatuen, alderdi politikoen eta auzitegien txostenek ere. Txertaketa-prozesuen aurrerapena eta sektorean atzeman den errekuperazioa horren erakusle dela gaineratu dute.
Zuzendaritzari barne-komunikatuetan gezurra esatea leporatu diote; izan ere, horietan langile asko kaleratzea ezinbestekoa dela diote. Negoziatzeko prest daudela ere aipatzen dute, baina praktikan alde bakarreko erabakiak ezartzen dituzte.
Gauzak horrela, sindikatuek langileen batasuna eskatzen dute behargin guztien etorkizuna baldintza duinetan bermatzeko lanean jarraitzeko.