NOVALTIA
CCOO sindikatuak erabaki du zuzendaritzaren tresna izatea

2019ko uztailean, 20 langilek greba hasi zuten, pairatzen zituzten lan baldintza prekarioak duintzeko asmoz. Greba 3 urte eta 8 hilabete luzatu da, Europako luzeena bihurtu arte. Arrazoi garrantzitsuena da enpresak, behin eta berriz, greba eskubidea urratu duela.
2023ko martxoaren 28an, Greba Batzordea (ELAko 3 ordezkarirekin) akordio batera iritsi zen enpresako Zuzendaritzarekin grebarekin amaitzeko, plantilla osoarentzako izango den akordio baten bidez, langileen lan baldintzak nabarmen hobetuz. 2023an greban jarraitzen zuten 17 pertsonetatik 14k Novaltian lanera itzultzea erabaki zuten. Aurretik, 2 hilabeteko oporrak hartu behar zituzten.
Maiatzaren 19an, greban zeuden pertsonek azken opor egunak zituztenean, eta oraindik ez zekiten enpresaren zein zentrotan itzuliko ziren lanera, CCOOk hauteskunde sindikalen prozesua hasteko deialdia egin zuen. Greban zeudenek ezin izan zuten lantokia zapaldu, eta CCOOk, enpresako zuzendaritzaren laguntzarekin, abian jarri zituen hauteskundeak.
ELAk argi du hauteskunde prozesu osoa enpresako zuzendaritzak zuzendu duela. CCOO erabili du hauteskunde sindikalak egiteko, eta horiek greba jarraitu ez dutenen eta zuzendaritzaren babesa disimulatu gabe, ELAko hautagaiak garaitzea lortu dute. CCOO tresna bat besterik ez da izan, enpresaren asmoen alde egiteko.
ELAk bere konpromisoa adierazi nahi du Novaltian borrokan ari direnekin. 3 urte baino gehiago greban egon diren langileek, ELAko militanteak, lan baldintzak duintzeko borroka egitea erabaki dute. ELAren sindikatuaren babes osoa izaten jarraituko dute.