GIPUZKOAKO GASOLINDEGIEN HITZARMENA

CCOOk eta patronalak akordioa sinatu dute gutxiengoan eta egungo diskriminazioak betikotuko dituzte

CCOOk eta patronalak akordioa sinatu dute gutxiengoan eta egungo diskriminazioak betikotuko dituzte
Eraginkortasun mugatuko hitzarmena sinatu dute, sindikatuen ordezkaritza errespetatu gabe. Hitzarmena sei urtez egongo da indarrean.

CCOOk gutxiengoan sinatu du Gipuzkoako gasolindegietarako hitzarmen bat AEGA patronalarekin. ELAk salatu du CCOOk, % 29,73ko ordezkaritzarekin, uko egin diola aurrerapen eta hobekuntzetarako hitzarmen bat adosteko aukerari; horren ordez, sektorean lehendik zeuden desberdintasunei eutsiko dien hitzarmena sinatu du AEGA patronalarekin.

Hala, patronalarekin egindako akordioak honako diskriminazio hauek mantenduko ditu: igandeetan lan egitea eta plus espezifikorik ez kobratzea; sektorean lan egiten duten pertsona guztientzako soldata duinik ez bermatzea; "ikasten" kategoria duten pertsonek 2031ra arte itxaron beharko dute urteko 21.500 euroko soldata gordina izateko; eta ez dute lana eta familia bateragarri egiteko aukera hobetu beharko.

ELAk azpimarratu du diskriminazioak salatzen eta ikusarazten jarraituko duela.