Edesa Industrial eta Geyser Gastech-eko plantilla osoarentzat suntsitze espedientea aurkezteko asmoa du CNAko zuzendaritzak

2018/01/08
Edesa Industrial eta Geyser Gastech-eko enpresa batzordeek batzarra deitu dute urtarrilaren 9rako, asteartea, Garagartzako lantegian. Bukatu ondoren elkarretaratzea egingo da bertan. Instituzioen, Administradore Konkursalaren eta Fagor S.Coop-en inplikazioa eskatu dute "proiektu espekulatibo eta jasangaitz honen alternatiba eraikitzeko".

Edesa Industrial eta Geyser Gastech-eko enpresa batzordeeen agiria:

Gaur urtarrilak 8, Edesa Industrial eta Geyser Gastech-eko enpresa batzordeek jakinarazi nahi dute, Cataren zuzendaritzak abokatu baten bitartez ezagutzera eman digula plantilla osoarentzat suntsitze espediente bat aurkeztu behar duela, 160 pertsonengan eragina izango duena, hain zuzen ere. Era berean, Geyser Gastech sozietatearen likidazioa ere aurreikusten da. ELAk argi dauka Jorge Parledek zuzendutako kudeaketa txarraren ondorio zuzena dela hau.

Gainera, jakin dugunez, laster etorkizunera begirako proposamen bat egongo da, betierem lanposturik bermatuko ez duena eta komertzializazioan bakarrik oinarrituta. Zentzu horretan, gure kaleratzeak salatzen ditugu.

Argi daukagu etorkizuna egon badagoela, bai gaur egun plantilan direnentzat baita kaleratuak izan direnentzat ere, beti ere, enplegu plan bideragarri bat egonez gero. Horretarako, Instituzioen, Administradore Konkursalaren eta Fagor S.Coop-en inplikazioa behar dugu, proiektu espekulatibo eta jasangaitz honen alternatiba eraikitzeko.

Urtarrilaren 9an, asteartea, goizeko 11:00tan langileen asanblada egongo da. Bukatu ondoren kontzentrazioa egingo da Garagartzako lantegian (Arrasate).