Ehunka pertsonen babesa jaso dute Batz Araluce enpresako langileek Bilbon

2020/06/12
Batz Araluce enpresako langileek, senitartekoek eta beste haninbat enpresako lankideek lagunduta, manifestazioa egin dute Bilbon. Protesta Eusko Jaurlaritzatik atera da eta Foru Jauregiaren aurrean amaitu da. Araluceko langileek enpresa ez ixteko eskatzen dute, eta urtarriletik ordaindu gabe dauden soldatak ordaintzeko.

Egoeraren erantzule egin dituzte  BATZ Taldea eta Mondragon Kooperatiba; izan ere, Araluce Talde hortakoa da. "Taldearen ustezko espiritu kooperatibistaren atzean, Araluceko langileak kooperatibaren bertsiorik ankerrena jasaten ari dira", salatu dute. 

Manifestazioa abiatu aurretik, langileek salatu dute "Konkurtso Administratzailea eta Eusko Jaurlaritza Batz Taldearen interesetara makurtu direla".

Batz-Araluce ez itxi!