SIDENOR LEGUTIO

Ekoizpena gelditu dute lehen greba egunean

2024/05/21
Hitzarmena berritzeko negoziazioen blokeoari irtenbidea emateko gaurko grebaz gain, ostegunean beste jardunaldi bat dago deituta.

Legutioko Sidenor lantokiko ekoizpeneko langile guztiek bat egin dute ELAk, LABek eta ESK sindikatuek deitutako greba egunarekin enpresa hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko.

Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte oraingoz: gaur eta datorren ostegunean, maiatzaren 23an. Langileek eskatzen dute negoziaziotik ezabatzea enpresak ezarri nahi duen malgutasuna, eta erosteko ahalmena bermatzea. Izan ere, enpresak ez ditu soldata igoerak KPIari lotu nahi.

Legutioko Sidenor lantokia Goiaingo industrialdean dago, eta 52 langile ditu.