ELA, CCOO, LAB eta UGT-k bost egunetako greba deialdia egin dute Bizkaiko metalean

2019/05/10
Patronalaren aldetik negoziazioa blokeatuta dagoela ikusirik, mahaian ordezkaritza duten sindikatuek bost eguneko greba deialdia luzate dute Bizkaiko Metaleko enpresa guztietan. Deialdiaren erregistroa Bizkaiko Lan Ordezkaritzan egin dute. Greba egunak maiatzaren 23 eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21 izango dara. Salatu dutenez, sektoreko enpresetan hainbat langilek ez dute eduki soldata igoerarik, ezta lan baldintzen hobekuntzarik urte askotan.

Sindikatuen oharra:

ELA, CCOO, LAB eta UGT  sindikatuok Bizkaiko Metaleko Hitzarmenerako plataforma bateratua erregistratu dugu Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan, honako eduki laburtuekin:

  • 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerakinen ordaina.
  • Inolako kasutan ez dio langile batek enpresari itzuliko `aurrerapen gisa´ jasotako igoerarik, hauek hitzarmenean adostutakoa gaindituz gero.
  • Igoerak tauletan eta soldata errealetan ezarri behar dira sektorean lan egiten duten behargin guztientzat. Soldata eskaria: Hitzarmenaren iraupen urte bakoitzeko KPI+2 tauletan eta KPI+1 soldata errealetan.
  • Subrogazio eskubidea.
  • Lan erreformaren aurkako blindajea: Lan baldintzak ez aplikatzearen aurkako klausula eta ultraaktibitatea mugagabea.
  • 8 orduko lanaldi murrizketa.
  • Aldi baterako kontratuak eta ABLEek kontratatzeko aukera mugatzeko neurriak. Kontratuetan iruzur egiten duten enpresetan malgutasuna aplikatzeko mugak.
  • Sektorean genero berdintasuna areagotzeko neurri efektiboak.
  • Lan osasuna lehentasun izateko helburuan aurrerapausoak.
  • Hitzarmenaren edukia 2019 urtera egokitu, azken negoziaziotik hona izan den edozein eskubide hobekuntzat aintzat hartuz. Hizkuntza sexista zuzendu.