GIPUZKOAKO ERAIKUNTZA ETA OBRAK PUBLIKOAK

Adegik atzerapausoak planteatu ditu negoziazio mahaian

2025/02/07
Adegiren proposamenak ez du lanaldi murrizketarik, errelebo kontraturik eta aurrerapenik aurreikusten bajen osagarrietan.

Gipuzkoako eraikuntza sektoreko negoziazio mahaiko bigarren bilera izan da gaur, martxoak 4, eta bertan Adegik atzerapausoak ekarriko dituen proposamen bat egin die sindikatuei, ELAk salatu duenez. Patronalak lau urterako hitzarmen bat planteatu du eta soldata igoeraz hitz egitera mugatu da; zehazki, Estatuko KPIaren igoera urte bakoitzerako. Gainera, kategoria berriak sortzeko nahia adierazi du, baina gaurko bileran ez du gehiago sakondu nahi izan.

ELAk, sektorean % 74ko ordezkaritza duenak, uste du proposamena ez dela onargarria. ELAk KPIaren gainetik dauden soldata igoerak aldarrikatu ditu, baita lana eta bizitza pertsonala uztartzeko neurrietan aurrera egitea ere, lanaldia murriztuz eta txanda kontratua ezarriz. ELAk gogorarazi duenez, patronalak baztertu egin ditu bi planteamendu horiek. Gainera, sindikatua kezkatuta agertu da lan istripuengatik eta prekaritateagatik, eta etengabeko azpikontratazio kateari egotzi dio egoera. Horren aurrean, azpikontratetan subrogatzeko eskubidea, bajetako osagarriak, mutuen esku-hartzearen desagerpena eta prebentzio neurri zorrotzagoak eskatu ditu. ELAk beharrezkotzat jo du beste gai batzuetan aurrera egitea, hala nola Euskara eta Berdintasun Planetan, LGTBI kolektiboaren eskubideetan eta telelanean.

Hurrengo bilera martxoaren 20an egitea aurreikusi da.