SIDENOR

ELAk 36 langile Reinosako lantegirako leku aldatzeen aurrean, greba proposamena luzatu die LAB, CCOO, UGT eta USOri

2026/03/12
ELAk 36 langile Reinosako lantegirako leku aldatzeen aurrean, greba proposamena luzatu die  LAB, CCOO, UGT eta USOri
Ezkutuko kaleratze horien aurrean gainontzeko sindikatuek ez dute oraingoz greba deialdia babestu

Pasa den astean hasi zen enpresaren eta langile ordezkarien arteko prozesua “leku aldaketa” deritzoten ezkutuko kaleratzeetaz negoziatzeko. Martxoaren 27an amaituko da eta apirilaren 7an emango dute jakitera eragindako langileen zerrenda.

Egoera honen aurrean ELAk garbi du bere jarrera: Ez ditu inongo irteera traumatikorik onartuko. Enpresaren helburua Azkoitian kokaturik dagoen planta poliki poliki deseuztatzea da eta ELAren asmoa etorkizunerako bermeak ezartzea. 

Honen aurrean, presioa egitearekin eta langileak antolatzearekin lortuko da aurre egitea, horregatik, ELAk argi du egoera honi aurre egiteko modu bakarra greba egitea dela. Eta horrela adierazi dio ELAk gainontzeko sindikatuei.