HERMANOS ECHEVESTE (LESAKA)

ELAk akordioa lortu du 26 greba egunen ondoren

2024/07/03
%12ko soldata igoera eta 54 orduko lanaldi murrizketak jasotzen du hitzarmen berriak, besteak beste.

ELAk akordioa lortu du Lesakako Hermanos Echeveste enpresan. Egurraren sektoreko enpresako langileek 26 greba jardunaldi egin ondoren, datorren hiru urteetarako (2023-2025) lan baldintzak hobetzen dituen hitzarmena lortu dute. Besteak beste, %12ko soldata igoera eta 54 orduko lanaldi murrizketa izango dute urtean.

Enpresako 27 beharginei Nafarroako egurraren hitzarmena aplikatzen zitzaien arren, 2020.urteaz geroztik soldatak izoztuta zituzten. ELAk gogorarazi du akordioa ez litzatekela posible izango mobilizazio eta borrokarik gabe.