Ingeteam Power Electronics (Zamudio)

ELAk hitzarmena berritzeko akordioa lortu du, 13 eguneko grebaren ostean

2025/09/22
ELAk KPIa gainditzen duten soldata igoerak lortu ditu Ingeteam Power Electronics-en (Zamudio), 13 eguneko grebaren ondoren. Hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa lortu du sindikatuak eta horrek nabarmen hobetuko ditu soldatak, lanaldia eta eskubideak.

Akordioak KPIa baino askoz ere handiagoak diren soldata igoerak jasotzen ditu. Hortaz, datozen hiru urteetarako erosahalmena bermatuko da:

  • 2025ean: 2.000 euroko soldata igoera finkoa, gehi KPIa.

  • 2026an: 350 euroko igoera finkoa, gehi KPI + %1.

  • 2027an: KPI + %1,5eko igoera.

Halaber, lanaldi zatituko urteko orduan 1.688 izango dira. Lan baldintzak homogeneizatzeko eta hobetzeko bidean aurrerapauso nabarmena da, sindikatuaren esanetan.

Hitzarmen berriak ordainsaridun baimen osagarriak ere jasotzen ditu, urtez urte progresiboki handitzen joango direnak: 2025ean 2 ordu, 2026an 4 ordu, eta 2027an 6 ordu. Horrez gain, txandakako lanaren eta gaueko lanaren plusak hobetu dira, lan telematikoa zabaldu da, eta medikuarengana joateko baimenak eta beste gizarte-eskubide batzuk hobetu dira.