GIPUZKOAKO ERAIKUNTZA

ELAk aurreakordioa lortu du KPItik gorako soldata igoera eta lanaldi murrizketarekin

2025/06/20
Subrogazio eskubidea handitu egiten da eta ABLE bidezko kontratazioan debekuak lortu dira.

ELAk, sektorean % 74ko ordezkaritzarekin, aurreakordioa lortu du Gipuzkoako eraikuntza sektoreko 14.000 langileentzat. Akordioak lau urteko indarraldia izango du (2025-2028), eta sektorearen aldarrikapen nagusiak jasotzen dira: lanaldi murrizketa, soldata igoera KPIaren gainetik eta subrogazio eskubidea.

Zehazki, ELAk KPI + 0,9ko soldata igoera lortu du 2025erako, 8 orduko lanaldi murrizketa, subrogazio eskubidea zabaltzea eta ABLEen bidezko kontratazioan debekuak ezartzea.

ELAk, gainera, eduki berritzaileak nabarmendu ditu, gizarte bidezkoago baterantz aurrera egiteko. Hitzarmenean aurrerapenak sartzen dira jazarpen protokoloei, LGTBI pertsonen aldeko artikuluei eta enpresetan euskara planak egiteko konpromisoari dagokienez.