CAF Power & Automation
ELAk bat egin du zuzendaritzaren immobilismoa eta langileen prekaritatea salatzeko deitutako mobilizazioekin

Enpresa batzordearen ohar bateratua:
CAF Power & Automationeko Enpresa Batzordeak mobilizazio-prozesu bati ekitea erabaki du, enpresako zuzendaritzarekin egindako negoziazioetan aurrerapausorik eza eta zuzendaritzak azken bileretan egindako proposamen eskasak eta ez-errealak publikoki salatzeko.
Azken urteotan kohesio-irudia saldu da, elkar hartuta lan egiten duen industria-talde handi bat izatearen iruditeria. Alabaina, errealitatea oso bestelakoa da CAF Power & Automation-eko langileentzat, taldeko gainerako langileekin alderatuta, baldintza askoz okerragoak betikotzen ari direla ikusten ari baitira: Egoera jasangaitz baten aurrean gaude, non CAFek sustatzen duen taldearen irudiak bere filialak ikusezin bihurtzen dituen, plantillen arteko lan-baldintzetan dauden alde izugarriak ezkutatuz ( taldeko beste lantegietako, CAF S.A. kasu, aldean 100 ordu baino gehiagoko lan-urtea, baita % 20 baxuagoak izan daitezkeen soldatak ere).
Gainera, enpresak ez du gardentasunik, eta behin eta berriz erakutsi du nahiago duela errealitatea ezkutatu eta diskurtso korporatiboetan ezkutatu, barneko eta taldeko desberdintasunei zintzotasunez aurre egitea baino. Honek langileengan mesfidantza eta ezinegona sortu du.
Gainera, negoziazio saioetan jasotako proposamenak eskasak eta etsigarriak izan dira beti, batez ere emaitza errekorreko testuinguru batean, bai kontratuak erakartzeari dagokionez, baita enpresarentzako onurei dagokienez ere: adibide pare bat jartzearren, soldata-igoera proposamena, CAF S.A.n jada onartutakoa baino askoz baxuagoa da, irrigarria, eta ez du aurreko ekitaldietan galdutako eros-ahalmena berreskuratzen ere uzten.
Onartezina da baita ere, lanaldiaren ordu murrizketa proposamena, CAF P & A-ko plantillak asteko 37,5 orduetatik gora lan egiten jarraitzen duenean, taldeko beste zentro batzuen eta Gipuzkoan lan egindako orduen batez bestekoaren oso gainetik.
Horrelako proposamenek CAF S.A.ko gure lankideekiko arrakala areagotu besterik ez dute egiten. Honi guztiari gehitu beharrekoa da, aparteko orduen konpentsazio negoziaketetan akordiorik lortu ez izatearen ondorioz jarri behar izan dugun salaketa, enpresak egindako proposamen ezberdinak nahikoak ez ezik, egungo fitxaje-legedia ere ez baitzuten betetzen. CAF S.A.ko zuzendaritzari argi utzi nahi diogu, CAF Power & Automation gabe, trenak ez dabiltza. Plantillak, egiten dugun funtsezko lanarekin bat datozen lanbaldintza justu, eta duinen alde mobilizatzeko asmoa du.
Ez gaude prest taldeko "low cost" langileak izaten jarraitzeko. Izan ere, distira guztiak ez dira urre: CAF Taldeak bere erantzukizuna onartu behar du, eta bere lerroen barruko desberdintasunekin amaitu. CAF Power & Automation-eko Langile Batzordea.