Lan baldintzak duinduko dituen Hitzarmen Probintziala lortzeko borroka egoerak sortu beharko dira Bizkaiko Metaleko enpresatan
2019/04/01

Apirilak 1ean Bilbon egindako asanbladan, Bizkaiko Metaleko Hitzarmenaren negoziaketari buruz, eta sektoreko egoerari buruzko informazioa partekatu da. Asanblada honetan ELAko Bizkaiko Metaleko 200 bat delegatuk parte hartu dute. Patronala (FVEM) hitzarmen sektorialeko negoziaketetan egiten ari den blokeoaren aurrean, aukera ona eduki dugu gure militanteekin sektoreko enpresetan aurrera eraman dezakegun estrategia eta ekintzei buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko.
Luze eta zabal eztabaidatu ostean, langileek ondorio argi batera heldu ziren: Bizkaiko langileen lan baldintzak duindu eta aberastasuna era justuan banatuko duen Hitzarmen Probintziala lortu nahi bada, beharrezkoa izango da borroka egoerak sortzea Bizkaiko Metaleko enpresatan.