ELAk Bizkaiko metaleko grebari eutsiko dio patronalak ez duelako urratsik egin mahai negoziatzailean
2022/10/13

Bizkaiko metaleko gaurko negoziazio mahaian -hamairugarrena da- patronalak proposamen nahikorik egin ez duenez, ELAk deitutako hiru greba egunei eutsiko die urriaren 27an, 28an eta azaroaren 2an. Sortzen den aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmen baten alde egin du sindikatuak, sektore osoan KPIaren igoerak eta beste hobekuntza nabarmen batzuk bermatuko dituen hitzarmen baten alde. Hurrengo bilera urriaren 19an izango da.
Gaurko bileran FVEM patronalak hurrengoa planteatu du:
-
KPI bermatzen ez duten igoera urriak. Adibidez, 2022rako %4,5eko igoera planteatu du, taulen arabera. Horrek esan nahi du sektoreko langile gehienak kanpoan geratzen direla.
-
Eduki garrantzitsuak baztertzen jarraitzen du, hala nola, subrogazioa luzatzea, lanaldia murriztea, hitzarmena aplikatzeko bermeak, besteak beste.
-
Elementu atzerakoiak mantentzen ditu malgutasunean eta bajetan.