ELAk Bizkaiko Metaleko grebari eutsiko dio, patronalak proposamena urria egin eta gero

2022/11/22
ELAk Bizkaiko Metaleko grebari eustea erabaki du, azaroaren 28tik abenduaren 2ra, FVEM patronalak 18. negoziazio bileran eduki nahikorik proposatu ez duela iritzita. ELAk dio hitzarmena negoziatzeko ia hogei bilera egin ondoren, patronala mugatu dela orain arte aurkeztutako neurri atzerakoiak kentzera, besterik ez. Hau da, ez du lan baldintza eta soldaten inguruan inolako hobekuntzarik aurkeztu.

Sindikatuaren ustez, FVEMek beste aukera bat galdu du akordioa lortzeko. ELAk dio azaroaren 19an aurkeztutako oinarrizko aldarrikapenak ere ez dituela betetzen, besteak beste honako hauek:

  • KPIaren soldata igoeraren indarraldiko urte bakoitzeko igoerak, taula eta soldata errealetan.
  • Subrogazioa beste azpisektore batzuetara zabaltzea.
  • Zortzi orduko lanaldi murrizketa.
  • ETTen erabilera kontrolatzea.
  • Hitzarmena beteko den benetako bermeak, nahitaezko arbitrajea saihestuz.
  • Berdintasun planak langileen ordezkaritzaren akordioarekin.

Deitutako bost eguneko grebak eragina izan dezan, ELAk oso argi dauka aste klabea dela hau. “Patronalak gero eta pobreago nahi ditu Bizkaiko Metaleko langileak. Bada, aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmen bat sinatu arte ELAk ekoizpena geldituko du eta kaleak beteko ditu”.