Bizkaiko metaleko militanteen asanblada

2021/12/10
Abenduaren 10ean Bizkaiko metaleko ELAko ordezkarien batzarra egin da. Helburua 2022ko urtarrilaren 11n Metalaren Hitzarmenaren Negoziazio Mahaian aurkeztuko den plataforma aurkeztea, partekatzea eta eztabaidatzea izan da. Datozen egunetan, militanteen ekarpenekin osatuko da plataforma.

150 pertsona baino gehiago bertaratu dira, eta horiekin hurrengo hitzarmena negoziatzeko aldarrikapenei buruz hitz egin ahal izan da. ELAk argi dauka hurrengo negoziazioak batez ere Bizkaiko metalean dagoen prekarietatea desagerraraztera bideratu behar duela. Emakumeen interes espezifikoak negoziazioan txertatzeko beharra ere partekatu da.

ELAk sektorearen etorkizunarekin lotutako elementu berriak sartuko ditu plataforman, baita zaintzarekin lotutako eskubide berriak ere. Azkenik, ELAk argi dauka Bizkaiko metalean sortzen den aberastasuna era justuan banatu behar dugula langileen artean.