Lesakako Hermanos Echeveste

ELAk bost eguneko greba deitu du bihartik aurrera

2024/06/05
Lau urtez soldata izoztutak dituzte langileek. Negoziazio saiakerak egin badituzte ere, ez da adostasunik egon eta horregatik grebara joko dute ekainaren 6, 7, 10, 11 eta 12an.

Lesakako Hermanos Echeveste egurraren sektoreko enpresako langileek greba egingo dute bost egunez bihartik hasita. Enpresako 27 beharginei Nafarroako egurraren hitzarmena aplikatzen zaien arren, 2020.urteaz geroztik soldatak izoztuta dituzte. Igoerarik ez aplikatzeko enpresak argudiatzen du hitzarmeneko tauletan adierazten dena baino soldata handiagoak jasotzen dituztela.

Enpresak irabazi handiak izan ditu azken urteotan eta bi bazkideen artean dibidendoak banatu ditu. Langileek lan baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dute; orain arte 2 eta 4 orduko lanuztean egin dituzte eta bihartik aurrera beste pauso bat emango dute: bost eguneko grebari ekingo diote. Negoziazioetan aurrerapausorik egon ezean, ELAk ez du baztertzen greba deialdi gehiago egitea.