cementos rezola (añorga)

EREa akordiorik gabe amaitu da, aurkeztutako arrazoiketa ez delako ontzat ematen

2024/07/24
ELAk uste du enpresak ez duela akordio bat gauzatzeko borondaterik erakutsi, nahiz eta multinazionalak irabazi milioidunak izan urtero.

Cementos Rezolako zuzendaritzak eta ELAk eta LABek osatutako enpresa batzordeak Heidelberg Materials talde alemaniarrak Añorgako enpresan 56 langilerentzat planteatutako Enplegu Erregulazioko Espedienteari buruzko kontsultaldiaren azken bilera egin dute. Konpainiak ustezko deskarbonizazioagatik justifikatutako EEE bat jarri nahi du martxak: enpresak kaleratzeak justifikatzen ditu klinkerra ekoizten duen labea ixteko beharragatik, zementuaren lehen prozesua eta kutsatzaileena, Arrigorriagako (Bizkaia) instalazioan zentralizatuko dena Europako ingurumen-baldintzak betetzeko. Plantillaren erdia kaleratu nahi du enpresak.

ELAk gogorarazi du joan den ostiraleko bileraren ostean batzarrak atzera bota zuela enpresaren azken proposamena. Borondatezko irteerak bermatzeko eskatu dute sindikatuek. Batzordeak irteerak 56tik 54ra jaistea eta aurre erretiroa 54 urtera jaistea lortu du, baina ez dute uste nahikoa denik beharrezko plantillari eusteko, eta 24 langile gehiagori eutsi behar zaiela uste dute. ELAk salatu du enpresak ez duela borondaterik erakutsi akordio bat gauzatzeko, nahiz eta multinazionalak urtero irabazi milioidunak izan.

Langileek greba mugagabean jarraituko dute.