Bizkaiko Eraikuntza
ELAk ekainaren 29 eta 30eko greba egunei eutsiko die, negoziazioaren blokeoa dela-eta
2023/06/27

Ekainaren 27an Bizkaiko eraikuntzaren sektoreko negoziazio-mahaiaren hirugarren bilera egin da. Beste behin ere patronalak proposamen oso eskasa egin du 2023 eta 2024 urteetarako aplikatu beharreko soldata-igoerei buruz.
Hitzarmena 2021eko urtarriletik dago indarrean. Hala ere, CCOOk, UGTk eta patronalak lau urterako akordioa sinatu bazuten ere, azken bi urteak itxi gabe utzi zituzten. Egungo egoera horren ondorio da.
ELAk uste du ezinbestekoa dela sektorea aktibatzen jarraitzea. Aktibazioaren eta mobilizazioaren bidez lortuko dira bakarrik enpresek dituzten lan-kargekin eta onurekin bat datozen soldata-igoerak. Hori dela eta, ELAk dei egiten die Bizkaiko eraikuntzan lan egiten duten pertsona guztiei ekainaren 29rako eta 30erako deitutako bi greba-egunetan parte hartzeko.