ARCELOR (LEGASA)
ELAk Enplegu Erregulazio Espedientea arbuiatu du

Arcelorrek Legasan duen lan zentroko Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsultaldia amaitu zen, UGTren sinadurarekin. ELAk ez du babestu, eta salatu du EEEak irregulartasunak dituela. Enpresak beste neurri ugari hartu litzakeela horrelako neurri bortitza aplikatu gabe gaineratu du sindikatuak. Halaber, ez ditu jasotzen azken asanbladan langileek egin zituzten eskakizunak.
Horrez gain, zehaztapen ugari falta dira, eta langileak ziurgabetasun egoeran uzten dituela nabarmendu du ELAk. Adibide gisa, errekolokazioetan zehaztu gabe geratu da langileak zein lan zentrora mugitu beharko duten. Urtez urte irabazi ekonomiko esanguratsuak dituen multinazionalak kalte-ordain eskasak eskaini ditu, eta beraz, ez da bolondres nahiko izan espedientean. Hori gutxi balitz, aurrejubilazio eskaintza bat egin du enpresak baina ez da hautazkoa izango. Beraz, adin horretan dauden langile batzuk, nahiz eta ez izan berain nahia, kaleratuak izango dira.