ARCELOR MITTAL

ELAk enpresari eskatu dio EREa atzera bota eta enplegua bermatuko duen negoziaketa abiatzea

2025/04/25
Apirilaren 10ean jakinarazi zuen enpresak 40 pertsona kaleratzeko asmoa, azken urteetako enplegu suntsiketan pauso bat gehiago emanaz.

Arcelor Mittal enpresa multinazionalak lan-zentru ezberdinak dauzka Euskal Herrian.

Aguraingo lan zentruan 35 langilek egiten dute lan eta Legasakoan beste 45ek. Oraingoan Legasako eta Aguraingo lan zentruei eragingo dien espedientea aurkeztu du enpresak, 33 eta 40 enpleguren suntsiketa ekarriko lukeena eta gaur izan da lehen bilera.

ELAk behin baino gehiagotan salatu du Arcelor Mittalek etengabe erabiltzen dituela enplegua erregulatzeko espedienteak orain 15 urtez geroztik, bai aldi baterakoak, bai lanpostuak suntsitzeko EEEak.

Enpresa zuzendaritzak onartu du kaleratzeak antolakuntza erabakien ondoren etorri direla eta hauek direla arrazoi bakarra, agerian utziz enplegua bermatzeko gaitasuna daukatela baina beren interesak beste bide batetik doazela.

Bai enpresa zuzendaritzari, Nafarroako Gobernuari eta baita Eusko Jaurlaritzari ere ardurak eskatuko dizkie ELAk. Euskal industriaren eta enpleguaren defentsa denen ahotan dagoen bitartean, enplegua suntsitzeko espediente berri bat martxan jartzen ari da.

ELAk lanpostuen eta lan baldintzen alde borroka egingo du eta langileei dei egiten die bihar apirilak 25, 2 lan-zentruetan ospatuko diren asanbladetan parte har dezaten.