TUBOS REUNIDOS

ELAk EREeren aurkako demanda aurkeztu du

ELAk EREeren aurkako demanda aurkeztu du
Sindikatuak eskatu du enplegu erregulazioko espedientea baliogabetzat jotzea, edo subsidiarioki zuzenbidearekin bat ez datorrela.

ELAk Tubos Reunidos enpresaren Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) aurkako demanda aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Bere idatzian, EREa baliogabetzat jotzea eskatu du, edo bestela, legearekin bat ez datorrela deklaratzea.

Enpresak martxoaren 23an jakinarazi zuen EEEari buruzko azken erabakia, baina martxoaren 27an aldaketak egin zituen, kontsulta epea amaitu ondoren eta langileen ordezkariekin akordiorik gabe.

ELAren ustez, aldaketa horiek epez kanpo egin ziren.Bestalde, TRG Amurrioko langileek greban eta mobilizazioetan jarraitzen dute. EEEaren aurka daude, eta benetako industria plan bat eskatzen dute, altzairutegia eta logistika mantentzea bermatuko duena, baita derrigorrezko kaleratzerik ez egotea ere.