Tubos reunidos
ELAk errefusatu egin du Amurrioko eta Trapagarango lantegiei eragingo dien Enplegu-Erregulazioko Espedientea
Amurrioko eta Trapagarango lantegiei eragingo dien neurria otsailaren 9an aurkeztuko da.
Tubos Reunidosek Amurrioko eta Trapagako enpresa batzordeei jakinarazi die Enplegu-Erregulazioko Espediente bat (EEE) aurkeztuko duela otsailaren 9an; espedienteak bi lantegietako kaleratze kolektiboa eragingo du.
ELAk, bi batzordeetan gehiengoa duen sindikatuak, EEEa errefusatu du eta langileen aurkako eraso larritzat jo du. Gauzak horrela, aurre egiteko neurriak hartuko dituela adierazi du.