BIZKAIKO ARTE GRAFIKOAK
ELAk eta beste sindikatuek patronala berriro deitu dute Negoziazio Mahaiko beste bilera batera
2024/06/24
Bizkaiko Arte Grafikoetan beste 3 greba egun egin ondoren, ELA, LAB, CCOO eta UGTk sindikatuek beste bilera batera deitu dute patronala, hitzarmenaren benetako negoziazioa aktibatzeko. Zehazki, datorren asteazkenean, uztailaren 3an proposatu dute bilera.
Sindikatuek ekainaren 13ko greba egunean CEBEKi jakinarazi zioten ez zela onargarria Negoziazio Mahaitik altxatzea. Patronalari eskatu zitoen arduratsu jokatzeko eta Negoziazio Mahaira itzultzeko. Geroztik, ordea, ez dute patronalaren berririk izan.
Horrek aurrean, lau sindikatuek bilerara deitzea erabaki dute. Ulertezina iruditzen zaie Cebeken jarrera 7 eguneko grebaren ondoren, sektoreko enpresa askoren (patronalarekin elkartuta daudenak) ekoizpena geldituta ere. Azkenik, sindikatuek uste dute negoziazioa abiatu arren, udan zehar mobilizazio zikloa ez etetea beharrezkoa dela. Gauzak horrela, laster mobilizazio gehiago iragarriko dituzte.