SIEMENS GAMESA (ASTEASU)

Greba mugagabea enpresa hitzarmenaren defentsan

Greba mugagabea enpresa hitzarmenaren defentsan
Siemens Gamesak Estatu mailako Esparru Hitzarmena ezarri nahi du, hau da, negoziazio kolektiboa Euskal Herritik eta Asteasuko lantegitik kanpo eraman nahi du.

Greba mugagabea hasiko dute Siemens Gamesa Asteasuko (Gipuzkoa) langileek, enpresa hitzarmenaren defentsan. Enpresa hitzarmena zuten, baina hitzarmen hori duela urtebete iraungi zen. Bitartean, langileek erosahalmena galdu dute, zehazki, % 1,5eko galera izan dute azken hitzarmenetik.

Hala ere, Alemaniako filialaren enpresak estatuko esparru hitzarmena ezarri nahi du, hau da, Asteasuko langileen baldintzak Euskal Herritik kanpo erabakitzea nahi du. Guztira, 180langile dira.

Hori, gainera, enpresak ezarritako Enplegu-Erregulazioko Espedientearen testuinguruan gertatzen da.