ELAk Gasteizko Mercedes lantegiko hauteskundeak irabazi ditu

2018/11/26
Mercedes Benz-eko hauteskunde sindikalak egin ostean, ELAk bere ordezkaritza igo egin du Enpresa Batzordean. ELArentzat oso emaitza onak izan dira, batez ere izandako parte-hartze altua kontutan izanik. Izan ere, parte-hartze altuak langileen nahia islatzen du. 852 langilek ELA hautatu dute beren eskubideak defendatzeko, tailerrean ordezkaritza gehien duen sindikatua izanda eta bulegoetako delegatua berreskuratuz.

Enpresa Batzordea era honetan osatuko da:

  • 7 ELA (+2)
  • 7 UGT (-2)
  • 4 CCOO
  • 4 LAB
  • 3 ESK (+2)
  • 2 EKINTZA (+1)
  • 2 PIM (+1)

ELAko Atal Sindikalak egin duen lanaren sari gisa baloratzen ditugu emaitza horiek: antolatzerako orduan langileen baldintzak hobetzeko izandako modua eta azken urtetan fabrikako produkzioaren gorakadarekin batera izandako kontratazioaren iruzurraren aurkako borroka.

Eskerrak eman nahi dizkiegu sostengatu gaituzten langile guztiei. Bihartik aurrera ELAko Atal Sindikalaren helburua izango da ahalik eta indar gehien batzea plantilaren beharrak asebete ahal izateko langileen ordezkaritzaren bidez, benetako negoziazio kolektiboaren alde apostu eginez, gehiengoarekiko errespetu osoarekin.