IBERDROLA

ELAk greba deitu du ekainaren 19rako

ELAk greba deitu du ekainaren 19rako
Hego Euskal Herrian deitutako hirugarren greba eguna izango da enpresak ez duelako urratsik egiten hitzarmena sinatze aldera. Bestalde, CIGek gauza bera egingo du Galizan. ELAk salatu du Iberdrolak nahi duela langileek erosahalmena galtzen jarraitzea.

2025eko ekainaren 6an eta 2026ko maiatzaren 29an egindako greben ondoren, ELAk Iberdrolako Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako langileei dei egin die hirugarren greba eguna egin dezaten, ekainaren 19an.

Sindikatuak langileen erosahalmenaren galera salatu du, nahiz eta enpresak irabazi handiak izan. Izan ere, Iberdrola burtsaren kapitalizazioaren maximoetan dago. Gainera, mozkina % 47 eta akziodunaren ordainsaria % 65 handitzea aurreikusten du.

Urtebete baino gehiago igaro da hitzarmena negoziatzen hasi zenetik, eta Iberdrolako zuzendaritzak uko egin dio langileen aldarrikapenei erantzuteari: erosahalmenari eustea eta KPIren gutxieneko igoera bermatzea.