Gipuzkoako Metalaren Merkataritza

ELAk hitzarmena berritzeko bermatu beharreko edukiak aurkeztu ditu

2024/06/11
ELAk aurkeztu ditu Gipuzkoako Metalaren Merkataritzako hitzarmena berritu ahal izateko oinarrizkotzat jotzen dituen aldarrikapenak: soldatak eguneratzeko hainbat klausula, lan erreformen aurkako blindajeak eta bizitzak erdigunean jartzeko neurriak. Hitzarmen horren indarraldia 2008an amaitu zen. Maiatzean mahaia osatu zen eta gaur, ekainak 11, ELAk hitzarmena berritzeko beharrezko edukiak aurkeztu ditu. 7.000 pertsona ingururi eragiten die, eta askotariko sektoreetan aplikatzen da: bitxi dendetan, autoen kontzesionarioetan edo metalarekin merkaturatzen duten beste enpresa batzuetan. Hurrengo negoziazio mahaia ekainaren 26an izango da, 10:00etan. ELAk % 59,65eko ordezkaritza izango du mahaian.