ARABAKO METALA

ELAk hitzarmena berritzeko negoziazio mahaia deitu du

ELAk hitzarmena berritzeko negoziazio mahaia deitu du
ELAk, sektoreko sindikatu nagusiak, Arabako Metalaren negoziazio-mahaia deitu du urtarrilaren 16rako. Arabako industria siderometalurgikoaren hitzarmenaren indarraldia 2025eko abenduaren 31n bukatuko da.

Azken asteetan militantziarekin plataforma osatzeko dinamika ezberdinak egin ondoren urtarrilean ekingo diote hitzarmena berritzeko negoziaketek. ELAk gogorarazi nahi du azken negoziaketan, Araban sektore honetan aspaldi ikusi gabeko greba dinamika bati eduki oso exkasak zituen akordio batekin eman ziotela amaiera CCOO, UGT eta LAB sindikatuek. Sektorea prekarizatzen duten eduki asko geratu ziren lortzeke eta hortik helduko dio sindikatuak hurrengo negoziaketari.