PETRONOR (MUSKIZ)

ELAk hitzarmena lortzeko negoziazioei ekin die berriro, 83 eguneko grebaren ostean

ELAk hitzarmena lortzeko negoziazioei ekin die berriro, 83 eguneko grebaren ostean
ELAk ez du baztertzen greba gehiago deitzea, lan baldintzak hobetu ezean.

Petronorreko zuzendaritzarekin Muskitzeko lantegiko hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioei berriro ekitea erabaki du ELAk, enpresa batzorde osoak (ELA 3, CCOO 6, UGT 6, TU 5) deitutako 83 eguneko grebaren ondoren. Greba irailaren 25ean hasi zen, batzarrean langileen % 91ren babes esplizituarekin.

Gainerako sindikatuekin batera, ELAk bertan behera utzi ditu lanuzteak, baina ez du baztertu greba gehiago deitzea lan baldintzak hobetu ezean. Erabaki hori Petronorreko zuzendaritzarekin adostu da, eta, trukean, gatazka konpontzeko bide judizialari uko egitea onartu du.