Gipuzkoako altzarigintza eta industria osagarria

ELAk probintzia mailako hitzarmena negoziatzeko mahaia deituko du

ELAk probintzia mailako hitzarmena negoziatzeko mahaia deituko du
ELA sindikatuak datozen egunetan Gipuzkoako Altzarigintza eta industria osagarrien hitzarmenaren negoziazio mahaia deituko du, sektorerako akordio probintziala berreskuratzeko helburuarekin.

Indarrean dagoen azken hitzarmena 1999-2000 urteetakoa da, eta, beraz, sindikatuak beharrezkotzat jotzen du sektoreko lan-baldintzak eguneratzea. Gaur egun, sektoreak urteko lanaldi zabala du, eta soldatak ez datoz bat egungo egoerarekin, urte askotan negoziaziorik izan ez delako.

ELAk negoziazio mahaia eratu eta lan-baldintzak hobetuko dituen prozesu bati hasiera ematea espero du, sektoreko langileentzat bizitza duina eta lana eta bizitza uztartzea ahalbidetuko dituen hitzarmen bat lortzeko.