IBERDROLA

ELAK Iberdrolari eskatu dio Auzitegi Gorenaren epaia bete eta soldata eskala bikoitzarekin amai dezala

2024/05/30
ELAk abenduaren 4an atxikitu egin zen hainbat sindikatuk Audientzia Nazionalean aurkeztutako demandan. Demanda horretan, 2021etik indarrean dagoen Iberdrolaren azken Hitzarmenean onartutako soldata-eskala bikoitza salatzen zen. Auzitegi Nazionalak 2024ko martxoaren 1ean eman zuen epaia, sindikatuei arrazoia emanez eta eskala bikoitza legez kanpo deklaratuz. Era berean, Iberdrolak Gorenera jo zezakeen arren, Audientziak epaia betetzera behartzen zuen.

Hiru hilabete baino gehiago igaro direnean, kaltetutako langileen nominak zuzendu gabe jarraitzen dute. Iberdrolaren onurak dituen enpresa batek nola egin diezaioke jaramonik Audientzia Nazionalari, plantillaren kaltetan?

ELAk enpresari eskatzen dio epaia bete dezala eta plantilla osoaren nominak erregulariza ditzala.