ARTEOS DIGITAL (ETXEBARRI)
ELAk irabazi ditu hitzarmen akordioaren ostean eginiko lehen hauteskundeak
ELAk, Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean gehiengoa duen sindikatuak, gehiengoa lortu du Etxebarriko sektoreko enpresa den Arteos Digitaleko hauteskunde sindikaletan. Bizkaiko grafikagintzako enpresa garrantzitsuenetako batek hauteskundeetan emandako babesak ELAren estrategia indartzen du greban eta sektoreko hitzarmena sinatzean
Joan den martxoan, Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean 7 eguneko greba egin ondoren, 2011ko hitzarmen sektoriala berreskuratzeko akordioa lortu zuen ELAk, lan-baldintzak eta soldatak hobetuz.
Ekainaren 23an egin dira lehen hauteskunde sindikalak, Komiteko ordezkaritza osatzeko, sektoreko Bizkaiko enpresa erreferentzialetako batean, Etxebarriko Arteos Digitalen. Emaitzak honako hauek izan dira:
|
Sindikatua |
Bozkak |
Komitean ordezkariak |
|
ELA |
39 |
3 |
|
LAB |
17 |
1 |
|
CCOO |
10 |
1 |
ELAk Arteos Digitaleko militantzia ta afiliazioa zoriondu nahi du, hauteskunde sindikaletan lortutako emaitza onagatik, sindikatuaren konfrontazio-eredua berresten duelako.