ARCELORMITTAL (BERRIOBEITI)
ELAk iragarri du langileak akordio batera iritsi direla lan-hitzarmena berritzeko

17 greba-egunen ostean, hitzarmenak erosahalmenari eutsiko dio indarrean dagoen urte guztietan, eta lau orduko murrizketa izango du lanaldian.
ELAk jakinarazi duenez, ArcelorMittal Berriobeitiko (Perfiles de Precisión) enpresako hitzarmen kolektiboa berritzea lortu dute, 17 greba-egunen ondoren. Hitzarmenak 2024-2027 arteko indarraldia izango du, eta KPIa bermatuko duten igoerak jasoko ditu. Lanaldia ere lau ordutan murriztuko da.
ELAk zoriondu egin ditu langileak Enpresa Hitzarmena antolatu eta berritzea lortu dutelako; sindikatuarentzat funtsezkoa izan da 23 egun iraun duen greba.