ELAk KPItik gorako soldata-igoerak eta lan-erreformaren aurkako blindajeak lortu ditu industriako 20 enpresa baino gehiagotan

Azken hilabeteetan ELAk hitzarmen ugari sinatu ditu, KPItik gorako igoerekin eta beste hobekuntza nabarmen batzuekin, industria-arloko 20 enpresatan baino gehiagotan, 7 langileko ETEetatik hasita eta konpainia handietaraino (EAEko hiru lurraldeetan eta Nafarroan). 2018ko negoziazio kolektiboaren abiatze honetan ELA-Industriako atal sindikalak izenburu bati lotu zaizkio: “Eutsi-ta-tira! (Geurea berreskuratzen ari gara!)”. Eta norabide horretan aurrerapausoak ematen ari dira, ikusi besterik ez dago zenbat akordio ari diren sinatzen, aplikazio-bermeekin eta guzti.
ELAren irudiko, 2018. urtea inflexio-puntua izan behar da, industriaren hitzarmenak edukiez hornitzeko garaia baita. Izan ere, bada garaia aberastasuna hobeto banatzeko, eta enpresetan jasaten ditugun diskriminazioak errotik ezabatzeko.
Bistan da ekoizpenak eta etekinak ugalduz doazela enpresetan, eta susperraldi hori negoziazio kolektibora ekarri behar dugu. Hortaz, ELAk sinatzen dituen hitzarmenetan PPren lan-erreforma bazter utzita geratzen da, eta horrelakoak gero eta modu orokorragoan gertatzen ari dira. Patronalek, beren aldetik, gogor eusten diote legezkotasunari, enpresa-interesen alde dagoen legezkotasunari. Dena dela, lege bidegabe horietatik ihes egiteko bideak guk urratu ditugu (klausulak, aurrera-eragin luzeagoak eta abar). ELAk horren garrantzia nabarmendu nahi du, eta industriako langileen xedea ―baldintza duinetan lan egitea― berretsi.
Bestalde, lan-baldintzak estatalizatzeari aurre egiten jarraituko dugu. Metalgintzaren arloan, Madrildik estatu-mailako hitzarmen bat bultzatzen ari da, hemengo langile bakar batek ere eskatu ez duena, eta lan-baldintzak behetik berdintzea bilatzen duena. Kanpaina bati ekin diogu, estatu-hitzarmen horren xedapen batez baliatuz, euskal enpresetan akordio bidez indargabetzeko.
Lansariei dagokienez, soldata-eskala bikoitzak ugaltzea eragozten ari da, kontratazio berriekiko diskriminazioak horrela saihestuz. Eskala bikoitzengatik kaltetuenak emakumeak eta gazteak izaten dira. ELAk ez die utzi ABLE/ETTei neurriz kanpo sartzen enpresetan, eta haien menpeko langileak enpresa nagusiko langile bihurtzea lortu du. Beste horrenbeste esan daiteke mutualitateez, gaixotasun arrunten kontrola haien ardurapetik kentzeko ahaleginak egin baitira.
Azpimarratu beharrekoa da, halaber, akordio horietako asko ETEetan lortu direla. Eta ELAren ustez hori edozein sindikaturen erronka handi bat izan behar da: langileak antolatu ahal izatea, lantokiko langileen kopurua gorabehera. Enpresa txikietan lan-baldintza duinetan lan egin nahi dutenentzat ELA da aukerako sindikatua, inoiz baino gehiago.
Hurrengo adibideetan EAEko eta Nafarroako 2.000tik gora langile harturik daude:
ENPRESA |
HIRIA |
PLANTILLA |
LANSARIAK |
ERREFORMA AURKAKO KLAUSULAK |
BESTELAKO BALDINTZAK |
SAS Automotive |
Iruñea |
270 |
2016: %3,1; 2017: %2,1; 2018: %2,3; 2019: %2,3; 2020: %2,3. Berraztertze-klausula, KPI %2,3tik gorakoa bada. |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
65 urtetik gorakoak gaueko txandatik salbuetsita. Soldata-eskala bikoitzari ez, eta lanaldia luzatzeari ez. |
Productos Kol |
Zangotza |
114 |
2017: %2 2018: KPI + %0,5 2019: KPI + %0,5 |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Lanaldia 8 orduz murriztu. |
UTE Araia |
Araia |
30 |
2018: 2800 €ko igoera 2019: 1000 €ko igoera 2020: KPI + 750 € 2021: KPI + 750 € |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Lanaldia 39 orduz murriztu. |
Lottu Steel |
Iurreta |
35 |
|
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Gaixotasun arrunteko bajak mutualitatetik ezin bideratu. Malgutasuna mugatu. |
Troger Iurreta |
Iurreta |
7 |
KPI + %1,5 |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Gaixotasun arrunteko bajak mutualitatetik ezin bideratu. Peoi kategoria kendu, eskala bikoitza kendu. |
DHL (Mercedesen hornitzaileen parkea) |
Gasteiz |
204 |
2016: %1,10+%0,5 ez-finkagarria. 2017: %1,1; 2018: %1,1; 2019: %1,1; 2020: %1,1 |
Enpresa hitzarmena. 5 urteko aurrera-eragina. Hitzarmena salbuesterik ez.. |
Subrogazio eskubidea. Plantillaren %86ek kontratu mugagabea ziurtatua. |
Saro |
Gasteiz |
69 |
2018: KPI+%0,5; 2019: KPI + %0,5; 2020: KPI+%0,75 |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Lanaldia 5 orduz murriztu. |
Tubos Reunidos (Gasteiz, lantegi berria) |
Gasteiz |
67 |
2018: %2,5 |
Lehen enpresa-akordioa |
6 presentzia-egun murriztu. |
SAS Autosystemtechnik (Gasteiz) |
Gasteiz |
141 |
KPI + 1 urtero 2020 urtera arte, %2,8ko bermearekin |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Errelebo-kontratua. 30 kontratu finko berri. Malgutasuna mugatu. |
Grupo Lontana |
Arabako eta Bizkaiko zenbait herritan |
200 |
2017: KPI+%1,65; 2018: KPI + %1,5; 2019: KPI + %1,5; 2020: KPI + %1,5 |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Lanaldia 6 orduz murriztu. Hobekuntzak lizentzietan. |
Talleres Arreche |
Tolosa |
42 |
2018 eta 2019: KPI |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Soldataren %100 bajetan (istripua/gaixotasuna) |
Braher internacional |
Andoain |
20 |
2018 eta 2019: KPI + %1,25 |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
|
Jean y Chaumont |
Bergara |
38 |
2018: %2ko igoera + 500 €ko saria ez-finkagarriak |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Osagarriak, ezintasunagatik, gaixotasun arruntagatik. |
Iris Chains |
Eibar |
27 |
Urtero 2020ra arte: KPI + 1. |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Hobekuntzak lizentzietan. |
Sty-fun |
Elgoibar |
28 |
2019ra arte indarrean: urtero KPI |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
%100 osatzea, ezintasun-egoeran, gaixotasun arrunteko egoeran. |
Mekatar |
Zestoa |
32 |
2017: KPI + 40 €. 2018: KPI + 25 € 2019: KPI + 25 €. Igoerak plusetan. |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Gaixotasun arrunteko bajak mutualitatetik ezin bideratu. Soldataren %100 istripu-bajetan eta lanbide-gaixotasuneko bajetan. |
Estampaciones Gipuzkoa |
Aia |
31 |
Igoerak KPItik gorakoak. Hobekuntzak plusetan. |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Gaixotasun arrunteko bajak mutualitatetik ezin bideratu. ABLEen bidezko kontratazioa mugatu. Soldataren %100, lan-izaerako bajetan. |
Portuko terminalak |
Zierbena |
33 |
2017: %3; 2018: KPI + %0,8; 2019: KPI + %1 (%1eko bermearekin) |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
|
Berziklatu |
Ortuella |
34 |
2017: KPI + 1 2018: KPI + 1 2019: KPI + 1. Igoerak plusetan. |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. Klausulak, absentismo-kaleratzearen aurka eta mugikortasun funtzional eta geografikoaren aurka. |
Gaixotasun arrunteko bajak mutualitatetik ezin bideratu. |
Meadwestvaco embalaje |
Zamudio |
111 |
Igoerak KPItik gorakoak. Hobekuntzak plusetan. |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Gaixotasun arrunteko bajak mutualitatetik ezin bideratu. ABLEen bidezko kontratazioa mugatu. Soldataren %100, lan-izaerako bajetan. |
Pasaban |
Tolosa |
122 |
2017: KPI + 1 2018: KPI + 1 2019: KPI + 1 |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
|
Industrias Jaso Itsasondo |
Itsasondo |
125 |
2018: KPI + %0,8 |
Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
|
Outservico |
Bilbao |
30 |
Gutxienezko igoera %4. Soldatarik txikienak %30 igoko dira. |
Lehen enpresa-hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesterik ez. |
Estatu-esparrua hautsiz, lehen enpresa-hitzarmena sinatu. |